Andra Mari Abesbatzak eta IGA Abesbatzak ‘NOELA Eguberri anuntzio’ kontzertua eskainiko dute larunbatean

Andra Mari Abesbatzak, IGA Abesbatzarekin batera, Eguberriaren atariko kontzertu tradizionala eskainiko du datorren larunbatean, abenduak 18, 20:15ean, Iztieta auzoko San Jose Langilea elizan.

NOELA Eguberri anuntzio deitu zaion kontzertuaren programan gabon kanta tradizionalak entzuteko aukera egongo da.

IGA Abesbatza eta Andra Mari Abesbatza izango dira kontzertuan protagonistak, Eneko Amundarain eta Andoni Sierra zuzendaritzapean.

1. Sarrera doakoa da, gonbidapenarekin, aforoa bete arte.

2. Gonbidapenak erreserbatu daitezke andramari@andramariabesbatza.eus helbidera idatziz, 688 729 916 zenbakira deituz (17:30-19:30) edo WhatsApp mezua bidadaliz zenbaki horretara.

3. Sartzeko ezinbestekoa izango da musukoa jantzita eramatea eta COVID ziurtagiria izatea.