EMKE – Errenteriako Musika Kultur Elkarteak hitzordu hirukoitzarekin emango dio amaiera 2021 denboraldiari

Kultura 2021-12-15 | 0
  • Hiru kontzertuetarako sarrera doakoa izango da aforoa bete arte, aldez aurretik gonbidapenik eskuratu beharrik gabe

Errenteriako Musika Bandak amaiera emango dio 2021eko denboraldiari, hitzordu hirukoitz batekin eta formatu anitzeko proposamenekin, Madalenaren basilikatik Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokira eramango gaituena.
Hiru emanaldietan sarrera doakoa izango da, aforoa bete arte, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik gonbidapenik eskuratzea

Programazio osoa honako hau izango da:

• Abenduak 18 Larunbata, 20:00etan Madalenaren Basilikan, SEQUENZA klarinete laukotea. Sarrera doan, edukiera bete arte.

• Abenduak 19 Igandea. Koldo Mitxelena jolastokian eguerdiko 12:30etan. ‘Gabonetako Kontzertu Nagusia’. Sarrera doan, edukiera bete arte.

• Urtarrilak 6, Osteguna, 12:30etan Koldo Mitxelena Ikastetxeko jolastokian. Urteberriko kontzertua: ‘Ongietorri 2022’. Sarrera doan, edukiera bete arte.

No comments yet.

Utzi erantzuna