Galtzaraborda Kiroldegiko eta Fanderia Igerilekuko instalazioetara sartzeko COVID pasaportea derrigorrezkoa da

Abenduaren 15ean, asteazkena, Eusko Jaurlaritzak argitaratu duen dekretuak COVID ziurtagiria edo pasaportea aurkezteko betebeharra ezarri duen jarraibideei jarraituz, Galtzarabordako Kiroldegiko eta Fanderiako Igerilekuetako instalazioetako erabiltzaile guztiek ziurtagiri hori aurkeztu beharko dute sartu aurretik. Derrigortasun horrek 12 urtetik gorako edozein pertsonari eragiten dio.

Instalazioaren sistema informatikoaren bidez eta harrera-postutik ziurtagiriaren baliozkotasuna egiaztatuko da eta sartzeko aukera emango da. Eragiketa hori lehenengo aldian bakarrik egin beharko da. Sistema informatikoak erabiltzaileen osasun-datuak ez direla inon gordeko bermatuko du.

Sistema guztiz martxan egongo da gaurtik aurrera.

Errenteriako Udalak erabiltzaileen laguntza eskertzen du prozesu hori ahalik eta azkarren egin dadin eta ahalik eta eragozpen gutxien sor ditzan.