‘Birziklatu gehiago eta hobeto’ kanpaina arrakastatsua

Ingurumena 2021-12-22 | 0

Abenduaren 2tik 16ra hiri-hondakinen birziklatzea sustatzeko kanpaina egin da udalerrian. Hala, hemeretzi informazio puntu jarri dira Errenteriako askotariko auzo eta lekutan. Helburu nagusia hondakin organikoak ondo bereiztea izan da, baina aldi berean, gainerako hondakinen gaikako bilketa modu egokian egiteko informazioa eman da eta herritarren zalantzak argitzeko balio izan du.

Lehen egunetan eguraldi makurra izan badugu ere, kanpainaren bigarren erdian hobera egin du eta orohar herritarren erantzun bikaina izan du ekimenak. 600 pertsona baino gehiagorekin izan dute informatzaileek harreman zuzena gaiaren inguruko solasaldia mantenduz, galdetegi labur bat betez edota mahai-jolas batean parte hartuz. Halaber, saski baten zozketan parte hartzeko aukera ere eskaini zaie, 450 txartel inguru jasoz.

Hurbildu den herritarren gehiengoak nahiko ongi birziklatzen duela dirudi, nahiz hainbat zalantza izan edukiontzi horian utzi beharreko hainbat elementurekin (paper plastifikatuak, porexpan erretiluak…) edota hautsitako kristalezko edalontziak nora bota (errefusara).

Azken saioan jende aurrean egindako zozketan, Jose Mendez Barreira izan zen saskiaren irabazlea.

Errenteriako udalak eskerrak eman nahi dizkie parte-hartzaile guztiei eta birziklapenaren bidean jarraitzeko gonbita luzatu nahi die.

No comments yet.

Utzi erantzuna