Gabon Abesti Sariketak Brillantezko Ezteiak ospatuko ditu igandean

Eguberrietako abesbatzen lehiaketa hau, Gipuzkoan Gabonetako musika koralaren erreferentea dena, abenduaren 26an ospatuko da Udal Kiroldegian, goiz eta arratsaldez, Ereintza Elkarteak eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatuta.

75 urte. Brilantezko ezteiak

Lehiaketa honek Brillantezko Ezteiak ospatuko ditu aurten, ospakizun berezia merezi duen efemeridea.

Hortaz, aurten, ospakizuna ez da lehiaketako formatoan egingo, baizik eta abesbatzen jaialdi gisa, gonbidapen bidez, lehenengo saria gutxienez behin lortu duten abesbatzen artean.

Bi saio

Jardunaldia bi saiotan egingo da:

• 12:30ean HORRA, HORRA! Eguberriko belaunaldiarteko IV. Kontzertua.

• 18:30ean ABESBATZEN JAIALDI bat egingo da helduen abesbatza herrikoi eta federatuentzat, lehiaketa eta saririk gabe. Aurreko edizioetako abesbatza irabazleen emanaldia izango da.

Horra, Horra! Eguberriko Belaunaldiarteko IV Kontzertua.

Bi belaunaldi ezberdinetako pertsonek elkar eragitea eta amankomunean esperientzia bizitzea da kontzertu honen helburua.

Hauek dira goizeko jardunaldian parte hartuko duten abesbatzak.

  • Aita Donostia Abesbatza
  • Cum Jubilo Abesbatza
  • Ibaiertz Abesbatza
  • Illumbe Abesbatza
  • Julian Barrenetxea Abesbatza
  • Kantaka Abesbatza
  • Kontari-Landarbaso Abesbatza
  • Landarbasoko Dizdizka Abesb.

Musikariak:

  • Erlantz Fernández, Nikolas Zubia, tronpetak
  • Patxi Tardío, tronpa
  • Alberto Urrecho, tronboia
  • Andoni Moñux, tuba
  • Amaia Aldalur, pianoa
  • Manu Gaigne, perkusioa

Dantzariak, txistulariak:

  • Errenteriako Herri Arte Eskola.

Arratsaldeko abesbatzen jaialdia

75. urteurrena dela eta, arratsaldeko saioaren formatua aldatu egin da. Abesbatzen jaialdi erakargarria izango da, lehiaketarik gabekoa. Horretarako inoiz lehiaketa irabazi duten abesbatza guztiak gonbidatu dituzte.

Lehiaketa batera aurkezten den edozein abesbatzatan sortzen den presioa saihesteko hartu da erabakia, koruetan entseatzeko zailtasunak sortu dituen Covid-aren egoera dela eta.

Azkenik, 10 abesbatzek hartuko dute parte eta 260 lagun inguru arituko dira kantuan:

  • Gazte Kemena, Errenteria
  • Garrintzi, Errenteria
  • Galtzagorri, Errenteria
  • Eragiyok, Astigarraga
  • Sutargi, Lezo
  • Enarak, Lezo
  • Zumarte Gazte, Usurbil
  • Zarautz Abesbatza, Zarautz
  • Eresargi, Villabona
  • Kantaka, Lazkao

Emanaldia are gehiago indartzeko, Errenteriako Musika Bandak (EMKE) eta Ereintza Dantza Taldeak ere bat egin dute ospakizunarekin.

Azkenik, pertsona eta erakunde batzuek omenalditxo bat jaso ondoren ekitaldiari amaiera emango zaio, bertaratutako guztiek, publikoak eta interpreteek batera ‘Hator, Hator’ abestiaren azken kantua abestuz.

Sarrerak

Saio bakoitzaren prezioa 2 eurokoa izango da. Ereintza Elkarteko bazkideek doako sarrera izango dute, baina txarteldegian bertan hartu beharko dute sarrera NANa aurkeztuz.