Errenteriako haurrek errege magoei eskutitza emateko aukera izan zuten

Urtarrilaren 5ean, 16:00etatik 21:00etara, Jose Luis Caso aretoan Erregeen Harrera izan zen.

Bertan, neska-mutilek gutuna errege magoei eman ahal izan zieten. Gainera, zain zeuden bitartean, familiek ohiko desfilean ikus daitezkeen eszenez gozatu ahal izan zuten.

Ilusioari bizirik eusteko apustu horretan parte hartu zuten, Errenteriako Udalarekin batera, honako eragile hauek: Elipsis, Jai Toki, Egiluze ikastetxeko IGE, Telleriko IGE, Babes Zibila, Udaltzaingoa eta Xenpelar tailerretan eskolak ematen dituzten profesionalak.

Hona arratsalde horretako argazki batzuk: