Fanderian oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak hasi dira

Fanderiako oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak hasi dira. Horretarako, ibilgailuen zirkulazioa, zerbitzuak eta aparkalekuak berrantolatuko dira, baita abiadura murrizteko neurriak txertatu ere.

Obrak ORSAk egingo ditu eta aurreikusitako epea 15 astekoa da.

Honako jarduketa hauek egingo dira:

• Oinezkoen pasabideak goratuak izango dira, ibilgailuen abiadura murriztuarazteko

• Sigi-saga arinak egongo dira, helburu berarekin

• Fanderia pasealekua eta Dario Regoyos kalea noranzko bakarreko kaleak izango dira. Zirkulazioaren noranzkoa aldatu egingo da Dario Regoyosen

• Eskoletako autobusen geltokia jartzea

• Auzoko merkataritzarako eta zerbitzuetarako zamalanetarako gunea jartzea

• Touring etorbidean biribilgune bat eraikitzea, auzora sartu gabe buelta eman ahal izateko

• Auzoko erdiguneetan 10 km/h-ko eremuak ezartzea

• Oinezkoentzako pasabideak berrantolatzea, auzoa zerbitzu eta instalazioekin hobeto konektatzeko (topoaren geltokia, kirol-gunea, parkea)