Secundino Garciak 100 urte bete ditu

Secundino Garcia eta Matilde Ochoa.

Secundino Garcia Garciak 100 urte bete ditu.

Secundino 1922ko urtarrilaren 15ean jaio zen Galdeanon (Nafarroa) eta 28 urte zituela bere ama eta anaiekin Errenteriara etorri zen.

Errenterian Matilde Ochoarekin ezkondu zen eta 3 seme izan zituzten.

Urte askoan Peña Taurina Hermanos Camino-ko bazkide izan zen eta hainbat mus txapelketa irabazi zituen elkarte horrekin. Erretiroan bere baratzeari ematen zion denbora libre gehiena.

Secundino Garcia eta Matilde Ochoa ezkontzaren egunean.

Gaur egun, bikote honen poza bere bilobak eta birbilobak dira.

Zorionak!