Udaleko ingurumen-sailak gizarte-taldeei zuzendutako dirulaguntza argitaratu du

Ingurumena | Jasangarritasuna 2022-01-19 | 0

Urtarrilaren 5ean argitaratu zuen Errenteriako Udaleko Ingurumen-sailak Iraunkortasun, Ingurumen eta Landa-garapenaren inguruan ekintzak gauzatzeko dirulaguntza lerroa. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 5ean amaituko da.

Bertan adierazten denez, dirulaguntza eskatzeko aukera izango dute irabazi asmorik ez duten entitate, elkarte, erakunde eta sozietate guztiek, baldin eta burutuko den ingurumen-jarduera Errenteriako udalerrian garatzen badute.

Zehazki ondorengo jarduerak lagunduko dira dirulaguntza honen bitartez:

  • Dibulgazio kanpainak, jardunaldiak antolatzea, tailerrak eta azterlanak.
  • Bioaniztasun, energia, hondakin. kutsadura, landa-garapen alorreko proiektua eta ekintzen garapena.
  • Herritarren parte-hartzea, Iraunkortasunezko Garapena ezartzea eta Tokiko Agenda 2030eko helburuak eta bere Ekintza Plana sustatzen dituzten jarduerak.

Dirulaguntza eskatu nahi duten eragileek ondorengo bideak baliatu ditzakete:

  • Aurrez aurre: ZU! Zure Udala – Arreta Zerbitzuan (Udaleko behe solairuan).
  • Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Arratsaldez hitzordua beharrezkoa da, goizean aukerazkoa (010 edo 943 449 600 deituz zein udaletxean).
  • Postaz: ZU! Zure Udala – Arreta Zerbitzuan (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria edo Posta-bulegoetan (legeak arautzen duen moduan)
  • Internet bidez
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 // 010 telefono zenbakira dei daiteke.

Diru-laguntza hauen bitartez, ingurumen hobekuntza lortzeaz gain, herriko eragileek Errenteriako iraunkortasunean parte-hartzea aktiboa izatea bilatzen du Udalak.

No comments yet.

Utzi erantzuna