Kiroldegietako abonu eta ikastaroen ordainagiriak

Urtarrilaren 1etik Oarsoaldea SA Galtzarabordako eta Fanderiako kirol-instalazioak kudeatzen ari da Udalaren enkarguz.

Ildo horretatik, aste honetan Oarsoaldea SAk bere izenean egindako banku-ordainagiriak jaulki ditu, erabiltzaileen abonuak eta ikastaroak ordaintzeko.

Desadostasun edo akatsak egonez gero, zein argibideak eskatzeko, jarri harremanetan 943 44 96 90 eta 943 34 44 23 telefonoetan edo Galtzarabordako edo Fanderiako kirol-instalazioetako harreretan.