• Jarduera honek Lekuona Fabrikaren ingurunea hobetzeko ekintzak osatzen ditu.
Olibeteko Gernika plazako kioskoa berritzeko lanak amaitu dira. Proiektua iaz egin zuten udal teknikariek, eta kioskoko estalkia kentzeaz gain, Lekuona Fabrikaren eraikinarekin eta Gernika plazarekin integratu dute paisaiari dagokionez, ingurune hori egokituz.
Diseinua Gernika Plazako garajeetako erabiltzaileekin landu zen, garajeko sarrera/irteeretako bat bertan dago-eta.
Esku-hartzearen barruan sartu da, halaber, kioskoaren euskarri zen forjatua inpermeabilizatzea, garajeetan iragazketak saihesteko, bai eta puntu ilunak ezabatzea ere.
Jarduera horrek, aurretik egin zen plazako haur-parkeko lurzoruaren hobetzearekin batera, Lekuonaren ingurua hobetzeko jarduketak osatu ditu.
Lanak Construcciones Nigurko S.L. enpresak egin du.