‘700 urte + euskaraz’ taldea aktibatu du denboraldi honetan ere Lau Haizetara elkarteak Egunean Behin jokoan

Gaur hasi da Egunean Behin jokoaren bederatzigarren denboraldia. Oraingoan ere Errenterian ‘700 + euskaraz’ taldea aktibatu da Lau Haizetara topagunearen eskutik, aurreko denboraldian ia 850 partaide izan ondoren.

Partaideek egunero 10 galderari erantzun beharko diete. Astero bi sari eskainiko ditu topaguneak: puntu gehien lortu duenari, eta zozketa bidez aukeratuta ateratzen denari. Astelehenero, saridunak aplikazioan bertan eta elkartearen sare sozialetan iragarriko dira.

Taldean sartzeko, ‘Egunean Behin’ aplikazioa jaitsi beharko da Google Play edo App Storetik, eta taldearen kodea sartu: C3737B. Zenbat eta gehiago eta azkarrago asmatu, hobeto!