Fanderiako Errotak apirilera arteko egitaraua ezagutzera eman du

Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea) hurrengo hiru hilabeteetarako antolatu dituen jarduera bereziak aurkeztu ditu:

  • Otsailaren 6an: Hezeguneen Mundu-egunaren astea dela aprobetxatuz, FANDERIAKO PUTZUKO BIZILAGUNAK ezagutzeko, berriki Oiartzun ibaiaren ondoan egin den urmaela baliatuko da.
  • Martxoaren 20an: Oiartzun ibaiko urek Fanderia auzotik igarotzerakoan nolako kalitatea duten aztertuko da.
  • Apirilaren 14an: etxetik gertu, herriko PARKEETAN TOPA DITZAKEGUN LANDAREAK ezagutzeko ibilbidetxoa egingo da.
  • Apirilaren 16an: familian jolasteko errotari eta ibaiari buruzko PISTA JOLASA egingo da Fanderian.

Ekintza berezi hauez gain, Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea) hilabeteko bigarren asteburuetan, 10:30etatik 14:00ak arte, errota martxan ikusi eta bere historia ezagutzeko aukera eskaintzen du.

Jarduera guztiak doakoak dira, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da: