Galtzaraborda etorbideko trafikoak bere ohiko funtzionamendua berreskuratuko du bihartik aurrera

Bihartik aurrera, Galtzaraborda etorbideko trafikoak bere ohiko funtzionamendua berreskuratuko du, hortaz:

– Beraungo igerilekuetako autobus-geltokia erabili ahal izango da, hiri barruko eta hiriarteko autobus lineen ohiko funtzionamenduarekin.

– Bi noranzkoetan zirkulazioa bermatzeko kendu ziren aparkaleku-plazak irekiko dira.

– Esnabideko etxebizitza berrien ondoan eraiki den aparkalekua, 28 plaza dituena, ireki egingo da herritarrek erabil dezaten.