Garapen bidean dauden herrialdeetarako lankidetza proiektuak diruz laguntzeko eskabideak aurkezteko epea, zabalik

Zabalik da garapen bidean dauden herrialdeetarako lankidetza proiektuak diruz laguntzeko eskaerak aurkezteko epea, eta otsailaren 25a arte egongo da irekita.
Helbide honetan aurkitu daiteke informazio gehiago. Laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek edota Fundazioek.

Eskabideak baloratzeko erabiliko diren irizpideen gaineko informazioa lotura honetan daude jasota.

Eta eskariak aurrez aurre ZU arreta zerbitzuan, postaz edo internet bidez egin daitezke. Eskaera orria esteka honetan dago eskuragarri.

Hala ere, argibide gehiago behar izanez gero interesdunak harremanetan jar daitezke Kultur-aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideen sailarekin, 943 449 596 telefono zenbakiaren edo aniztasuna@errenteria.eus helbide elektronikoaren bidez.