Goienerrek plaka fotovoltaikoak jarri ditu Orereta eta Oiartzo Ikastoletan eta horren inguruko hitzaldia eskainiko du

% 100 energia berriztagarria kontsumitzetik energia propioa sortzera igaro dira Orereta eta Oiartzo Ikastolak Nafarkoopen, Goiener Taldeko irabazi asmorik gabeko enpresa zerbitzuen kooperatibaren, bitartez plaka fotovoltaikoak jarri ostean.

Energia berriztagarria sortzen duten honetan, sorkuntza proiektuen ekarpen leihoak zabaldu ditu, eta horien inguruan azalpenak emateko, hitzaldia antolatu du bihar, osteguna, Orereta Ikastolako Lino eraikinean, 17:30ean.

Hitzaldian parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da izen ematea esteka honen bidez.