Udalak Koldo Mitxelena ikastetxearen Markola eraikineko patioaren estalkia eraikitzeko proiektua idaztea eta obra zuzentzea kontratatu du

Errenteriako Udalak Agustinetako Koldo Mitxelena ikastetxeko Markola eraikineko patioa modu iraunkorrean babestuko duen estalkia diseinatzeko proiektuaren idazketa eta obraren zuzendaritza kontratatu ditu.

2019-2023 Agintaldi Planean jasotako jarduera horrek jarraipena ematen die 2020an eraikin horretan egindako hobekuntzei.

Kirol-pista estaltzeak aukera emango du aire zabalean eskolak, kirol-jarduerak eta bestelako ekitaldiak garatzeko, baldintza meteorologikoak txarrak badira ere.

Estalkiaren diseinuak iraunkortasun-irizpideak, hiri-ingurunean integratzeko irizpideak eta irisgarritasuna hobetzeko irizpideak hartuko ditu kontuan.

Kontratua Asmatu S.L. enpresari esleitu zaio 42.249,98 euroan (BEZa barne).