Trafiko aldaketak eta afekzioak inauteriak direla eta

Inauteriak direla-eta, trafikoaren inguruko hainbat neurri ezarri ditu Udaltzaingoak otsailaren 27rako.

Desfilearen ibilbidea

Desfilea igandeko 11:00etatik 15:00etara izango da eta hau izango da ibilbidea:
Pontika-Arramendi pasealekua – Errioxa biribilgunea – Tulle – Mª de Lezo – Xenpelar – Biteri –Nafarroako biribilgunea–Nafarroako etorbidea – Galiziako biribilgunea – Nafarroako etorbidea– Zumardia- Santa Klara biribilgunea (Matxain).

Zirkulazioaren gaineko neurriak

Ibilgailuak kenduko dira kale hauetatik: Tulle, Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Nafarroa hiribidea, Galizia eta Santa Klara biribilguneen artean, eta baita Alaberga 4. eta 6. zenbakien arteko eremua ere, ekitaldiak irauten duen bitartean taxi geltokia lekuz aldatuko delako. Desfileari begira, otsailaren 26ko (larunbata) 21:00etatik otsailaren 27ko (igandea) 15:00etara ibilgailurik gabe izan beharko dira.

Igandean, desfilea hasi baino 30 minutu lehenago, gune hauek itxiko dira:

• Beraun kalearen eta Arramendi pasealekuaren arteko bidegurutzea.

• Arramendi pasealekua.

• Errioxa biribilgunea

Erdialdera joan behar duten gidariei eskatzen zaie desfilea egiten den bitartean, zehazki igandeko 10:30etik 15:00etara, ez dezatela zirkulatu erdigunetik, eta ordezko bideak erabiltzea gomendatzen zaie, hala nola GI-636 errepidea (saihesbidea) auzoetara sartzeko.

Desfilearen gunean eta ondoko kaleetan (Koldo Mitxelena plaza, Pablo Iglesias, Biteri 35, Segundo Izpizua, Morronguilleta 4) dauden garajeetan aparkatzen dutenek desfilearen ordutegia kontuan izan beharko dute ibilgailua erabili nahi izanez gero, ezin izango baita inguru horretatik zirkulatu.

Santa Klara biribilgunetik Gabierrotako biribilguneraino Nafarroa etorbidean aparkatzen dutenek kontuan izan beharko dute desfilea egiten den orduetan ezin izango direla gunera sartu edo bertatik atera.

Garraio publikoa

Trafikoa eteteak eragindako hiriarteko lineak:

• E01 Pasai Donibane – Donostia

• E02 Oiartzun – Donostia

• E03 Pasai Donibane – Donostia (Poliklinika)

• E27 Hondarribia – Donostia

Diputazio plaza, Zumardia, Gabierrota eta Lartzabal geltokiak kendu eta Altamira, Arragua eta Lintzirinera eramango dira.

Urbanoaren geralekuak bertan behera geratuko dira, eragindako kaleak trafikoarentzat libre geratu arte. Lehenik eta behin, geldialdia Tulle kalera pasatuko da, eta, ondoren, Xenpelar eta Morronguilleta kaleetako ohiko geltokiak erabiliko dira.

Egokituko diren aparkalekuak

Aparkalekuak egokituko dira bi eremu hauetan:

Touring etorbideko tenis pista: larunbateko 18:00etatik igandeko 18:00etara aparkatu ahal izango da bertan.

Miguel Irastorzako futbito zelaia: igandean egun osoan zehar aparkatu ahal izango da bertan.