Hiri mantenuaren alorrean egindako azken lanak

Hona Udalak hiri mantenuaren alorrean egindako azken lanak. Batzuk hiri-altzariak mantentzeko planaren baitan egin dituzte, eta beste zenbait herritarren eskaerei erantzuteko.

Beraun inguruan zenbait baranda margotu dituzte.
Zenbait kaletan irristagaitza aplikatu da: Beraun 9, Lope de Isasti eta Resureccion Mª Azkue kaleetan.
Zenbait banku berritu dituzte: Alaberga eta Arramendi igoeran.
Zamarreño parkean eta Dario Regoyos kalean sarea berritu dute.
Zamarreño parkeko parterreak berritu dituzte.
Arrapala bat burutu dute irisgarritasuna bermatzeko Galtzaraborda 51an.
Baranda berriak egin dituzte San Markos 12 eta Beraun 9.
Pablo Iglesias 8 inguruan sortzen ziren putzuak ekiditeko eta portalera irisgarritasuna bermatzeko obrak egin dituzte.