Udalak eta Ozzinemak gizarte bidegabekerietan fokua jartzen duten dokumentalak proiektatuko dituzte

Udalak eta Ozzinemak urte osoko elkarlan bati ekin diote gizarte-bidegabekerietan, desberdintasun pertsonaletan, hutsune legaletan, eta intolerantzia mota orotan fokua jartzen duten film dokumentalak urte osoan zehar proiektatzeko. Hau da, Giza Eskubideen urraketa desberdinen lekukotzak azaleratuko dira film hainbat dokumentalen bidez.

Zinema dokumentala gure gizarteko errealitate desberdinen isla fidela da, genero zintzoa, eta zaila batzuetan. Ikuslea estimulatu, eta bizi garen mundua ulertzeko beste leku batzuetan kokatzen laguntzen duena. Eta, tamalez, errealitatea gizarte-bidegabekerien etengabeko erakustaldia da.

Horregatik, lankidetza hau denboraldi osoan zehar luzatuko da hainbat proiekzioren bidez. Gaur bertan emango da lehendabiziko filma, sei emakumeren bidaiari buruzko dokumental bat, enpatiari, indibidualtasunari eta kide izateko beharrari buruzko istorio samur eta dibertigarria. Hainbat jaialditan saritua izan ondoren, Errenteriara iritsiko da Adrian Silvestreren azken filma, ‘SEDIMENTOS’.

Proiekzioa gaur arratsaldean ikusi ahal izango da, 19:30ean, Niessen zinema-aretoetan. Sarrerak lortzeko hiru modu daude: sarrerak.errenteria.eus gunean, Lekuona Fabrikan eta Niessen Kulturguneko leihatilan, siaoa hasi baino ordubete lehenago.