Igandean ‘XXXVI. Errenteria Hiria Txirrindulari Saria’ izango da (eta trafiko-aldaketen inguruko informazioa)

Datorren igandean, martxoaren 6an, jubenil kategoriako ‘XXXVI. Errenteria Hiria Txirrindulari Saria’ ospatuko da, Laguntasuna Txirrindulari Elkarteak antolatuta eta Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Lasterketa 16:00etik aurrera hasiko da eta 2 ordu iraungo du, gutxi gorabehera.

Ibilbidea Nafarroa etorbideko Gabierrotako biribilgunetik abiatuta Oiartzun, Lezo eta Errenteria zeharkatzen dituen zirkuitu batetik igaroko da.

Txirrindulari tropela 16.15ean, 16:30ean, 17:00etan eta 17:30ean igaroko da Errenteriatik. Nafarroa etorbideko helmugara 18:00ean iristea espero da. Sari banaketan Kiroletako zinegotzia, Maite Gartzia, egongo da.

Trafikoaren eta garraio publikoaren gaineko neurriak

Lasterketa dela eta, Udaltzaingoak trafikoaren inguruko zenbait neurri ezarri ditu iganderako.

Zirkulazioaren gaineko neurriak

Igandeko 15:30etik 18:30era trafikoa eten egingo da Castilla La Manchako biribilgunetik (Renfe) Lartzabaleko biribilguneraino.

Mozketarik luzeenak Galiziako biribilgunetik Matxaingo biribilguneraino 15:30etik 16:00etara (lasterketaren hasiera) eta 18:00etatik 18:30era (lasterketaren bukaera) egingo direnak izango dira. Gainerako mozketak laburragoak izango dira eta tropela igarotzean izango dira 16:15, 16:30 eta 17:00 eta 17:30 inguruan, gutxi gorabehera.

Beharrezkoak ez diren itxaronaldiak saihesteko, gidariei eskatzen zaie ordutegi horiek kontuan har ditzatela eta ordezko bideak erabil ditzatela. N-1 errepidea (saihesbidea) eta erdialdeko kaleak erabiltzea gomendatzen zaie auzoetara sartzeko.

Nafarroako etorbidean eragindako eremuan dauden garajeetan aparkatzen dutenek kasu horietan erabili ohi diren sarbideak erabili beharko dituzte.

Garraio publikoa

U7 hiri-linearen Galiziako biribilguneko, Alamedako eta Touring-etorbideko geltokiak 15:45etik 19:00etara bertan behera geldituko dira.

Zumardiko, Gabierrotako eta Lartzabaleko E02 eta E27 hiriarteko lineak ere bertan behera geratuko dira 15:15etik 19:00etara.