Kromosoma Tailerrak ‘Jostagailuak’ erakusketa jarri du ikusgai, itxuraz kontrajarriak diren bi diziplinen arteko fusioaren emaitza: arte digitala eta artisautza

Kromosoma Tailerrak ikusgai dauka ‘Jostagailuak’ erakusketa, itxuraz aurkakoak diren bi diziplinen arteko fusioaren emaitza dena, digitala eta artisautzaren arteko fusioa, alegia. Kromosoma Tailerraren eta June Monroy collagistaren artean egindako lanaren helburua da sinergiak aurkitzea eta teknika tradizionalen eta digitalen arteko topagunea sortzea. Zur gainean digitalki sortutako irudien transfusioaren bidez osatu da fusio eta elkarlan hau.
‘Jostagailuak’ 12 collage digitalek osatzen dute. June Monroyk estetika oniriko eta surrealista sortu nahi du bere obra bakoitzean.

Kromosoma Tailerraren erakusketa-proposamenaren helburua da bertako artistak ezagutaraztea eta haien lanak erakustea. Horretaz gain, proposamen bateratu bat sortzea da helburu nagusietako bat, zurarekin eta artisautzarekin egindako lana gizartera hurbiltzeko eta ogibide hau erakutsi eta sustatzeko, hainbat kanal, formatu eta espaziotan.

Proiektu hau herritarrei hurbiltzeko, Kromosoma Tailerrak bi tailer eskainiko ditu:

Programazioa:

• Erakusketa: martxoaren 27a arte.

• Kromosoma Tailerraren eta June Monroyren aurkezpena: gaur, ostirala, 18:00etan.

• Collage- mural kolektiboa osatzeko tailerra: martxoaren 12an, larunbata, 11:00etatik 13:00etara.

• Zuraren gainean inprimaketa digitalak egiteko tailerra: martxoaren 19an, larunbata, 11:00etatik 13:00etara.

Tailerretan izena emateko, idatzi helbide honetara: kromosomatailerra@gmail.com edo deitu 636 898 543 zenbakira.