San Marko Eguna prestatzeko bilera datorren ostegunean izango da

Apirilaren 24an San Marko Eguna ospatuko da gotorlekuaren inguruetan. Covid19ak eragindako pandemia dela-eta, azken bi urtetan ez da egun hau ospatzeko aukerarik izan baina aurtengoan, ohikoa denez, Udalak dei egin nahi die herriko eragile zein norbanakoei egunaren antolaketan elkarlanean parte hartzera eguna bera ahalik eta aberasgarriena eta osatuena izan dadin. Bilera datorren martxoaren 17an, ostegunean, izango da; 19:00etan Merkatuzarren.

San Marko Egunean ekimenen bat antolatu nahi duen eragile zein norbanako oro dago bilerara gonbidatua. Eta bereziki egunaren nondik norakoak koordinatu eta egon daitezkeen beharrak aurreikusi nahi dituzte bilera honetan.