Astelehenetik aurrera ukrainarrentzako janaria eta bestelako baliabideak jasoko dituzte Udaletxeko arkupetan

Ukrainako pertsonentzako laguntzaren jasoketa errazteko, astelehenetik aurrera elikagaiak eta jarraian zehazten diren bestelako baliabideak biltzeko gune bat jarriko dute Udaletxeko sarreran. Postua irekita egongo da astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara.

Jasoko diren elikagaiak eta bestelakoak:

• Janaria: Haurren janaria eta janari azkarra (sukaldatu behar ez dena, adibidez, latak eta barritak). Ez da kristalezko ontzirik jasoko.

• Bestelakoak: pixoihalak, haurrentzako toallatxo hezeak, lo zakuak (normalak eta hotzaren kontrakoak), esterillak eta botikak.

• Ez da arroparik jasoko.

Ekimena Ukrainako gatazkaren harira sorturikoa izan arren, Udalak deialdia zabaldu dio konflikto egoeran dauden pertsonekin lan egiten duen edozein eragileri ere. Horretarako, erakundearekin harremanetan jartzera gonbidatu ditu.