Oiartzo Ikastola ezagutzeko ate irekien saioa antolatu dute martxoaren 17rako

  • Familiei zuzendutako saioa da eta aurrez hitzordua hartu behar da webgunean

Oiartzo batxilergo-ikastolak familientzako ate irekien saioa antolatu du martxoaren 17an, 17:30etik aurrera, batxilergo-ikasketak egiteko aurrematrikula-epea (martxoaren 28tik apirilaren 8ra) ireki aurretik. Ikastola ezagutu eta zalantzak argitzeko saioa izango da, zuzendaritza-taldeko kide batek lagunduta.

Antolaketa eta erantzuna hobea izateko ezinbestekoa da aurrez hitzordua hartzea www.oiartzoikastola.eus webgunean. Webgune horretan Oiartzoko hezkuntza-proiektuaren xehetasun gehiago ere topa daitezke.

Oiartzon batxilergoko hiru modalitate eskaintzen dira: giza zientzietakoa, gizarte zientzietakoa eta zientzietakoa.