Datorren astean hasiko dira Galtzaraborda etorbideko 36-52 zenbakietara irisgarritasuna hobetzeko lanak

• 4 arrapala jarriko dituzte, 36. zenbakitik 52.era bitarteko atariak irisgarri egingo dituztenak

Datorren astean 4 arrapala jartzeko lanak hasiko dira, Galtzaraborda Hiribideko 36-52 zenbaki bikoitietako atariak irisgarri egiteko.

Lanak Galtzaraborda Hiribidearen espaloiaren eta eraikinen artean dauden eremu libreetan egingo dituzte, eta bertan jarriko dira arrapalak, lehendik dauden eskaileren ordezko ibilbide irisgarria lortzeko.

Guztira lau jarduketa-eremu dira: 36 eta 38 atarien aurrean, 40 eta 42 atarien aurrean, 44 atariaren aurrean eta 46 eta 48 atarien aurrean. Azken eremu horrek 50 eta 52 atarietarako irisgarritasuna ere ebatziko du.

Lanak astelehenean, martxoaren 21ean, hastea aurreikusten da.

Obrek hiru hilabete iraungo dute, eta Urbycolan SL enpresari esleitu zaizkio.
Aurrekontua 149.786,14 €-koa da, BEZa barne.