Alkatearekin egon dira Egiluze Ikastetxeko DBH 3. mailako ikasleak

Egiluze Ikastetxeko DBH 3. mailako ikasle talde batek bilera egin zuen atzo Aizpea Otaegi alkatearekin Udaletxeko Pleno aretoan.

Topaketa ikastetxe horretako ikasleek urtero Errenteriari buruz egiten duten proiektu baten barruan egin zen. Oraingo honetan, lan horren baitan, alderdi politiko bat sortu dute, eta, informazioa bildu eta herriko sektore ekonomikoak aztertu ondoren, alkatearekin bilera eskatu zuten, bere lana bertatik bertara ezagutzeko.

Bileran ikasleek alkateari galderak egiteko aukera izan zuten.