Serviocio enpresak kudeatuko ditu apiriletik aurrera udal kirol instalazioak

Dagokion lehiaketa publikoa izapidetu ondoren, Errenteriako Udalak Serviocio, Cultura, Deporte y Recreación, S.L. enpresari esleitu dio Galtzarabordako Udal Kiroldegiko, Fanderiako Igerilekuetako eta Beraungo Igerilekuetako instalazioetako kirol-zerbitzuak emateko kontratua.

Kontratu berria apirilaren 1ean, ostirala, hasiko da, eta urtebeteko iraupena izango du.

Horrela, amaitutzat ematen da Errenteriako Udalak, Oarsoaldea SAri enkargu formularen bidez, udal instalazioak bere baliabideekin kudeatu dituen hiru hilabeteko epea.

Serviocio, 2008tik 2018ra Errenteriako kirol-instalazioak kudeatu zituena, liderra da kirol-instalazioen sektorean, eta 25 urte baino gehiagoko esperientzia du sektore publikoan, administrazio-emakiden bidez, bai eta sektore pribatuan ere; gaur egun, 37 kirol-instalazio kudeatzen ditu. Errenterian, garai berri honetan, “Errenteria Be One” marka komertziala erabiliko du.