Mintzatxotx ekimena antolatu dute hainbat herritako mintzalagunentzako

Lau Haizetara elkarteak mintzatxotx ekimena antolatu du aurten ere. Lesakan egingo dute, Linddurrenborda sagardotegian beste tokietako mintzalagunekin batera (Baztan, Bortziriak, Malerreka, Iruñea, Donostia, Hernani, Hondarribia, Lasarte, Tolosa eta Irun).

Autobusaren kostua elkarteak asumituko du, hortaz parte-hartzaileek sagardotegia bakarrik ordaindu beharko dute (33 euro). Autobusa 10:55etan jasoko ditu mintzalagunak Zumardiko autobus geltokian. Etxalarren bisita gidatu batez gozatzeko aukera egongo da eta 14:15ean sagardotegira iritsiko dira. Buelta berriz, 19:30ean egingo dute.

Izen emateak epostaz egin daitezke, mintzalaguna@lauhaizetara.eus helbidera idatziz edo telefonoz, 688 765 398 zenbakira deituz.