Omenaldi ekitaldia egin zuten larunbatean Koldo Mitxelena BHIren 50. urteurrena ospatzeko

Ekitaldiko momentu bat (Argazkia: Koldo Mitxelena BHI)

Koldo Mitxelena BHIren 50. urteurrena dela eta, ekitaldia egin zuten larunbatean Lekuona Fabrikan institutuaren historia idazten lagundu duten pertsona guztiak omentzeko.

Ezohiko ekitaldia izan zen; lau eszena antzeztu antzeztu ziren, 50 urte hauetan irakaskuntzan izandako aldaketak islatzen zituztenak. Eszenen artean etapa desberdinetako irakasle eta ikasleek parte hartu zuten, eta ballet-dantza batekin osatu zen. Ballet-dantza horren protagonistak institutuko bi ikasle izan ziren, June Sesen eta Sara Santano; pianoan Aitor Juez ikasle bat aritu zen. Aktoreak ere institutuko ikasleak eta irakasle bat izan dira: Maider Carballo, Unai Martínez, Nuria Garmendia, Estibaliz Baquedano, Iker Recuerda, Edurne Martín, Olaia Clota, Ganix Tarragona, Maialen Pablo, Eneko Gabilondo eta Iñaki Requejo. Institutuko zuzendari izandakoak omendu zituzten eta Zaria abesbatzaren emanaldiarekin amaitu zen ekitaldia.

Bertan izan ziren Aizpea Otaegi, Errenteriako alkatea; Itziar Ostolaza, Hezkuntza Zinegotzia, eta Marivi Fernandez, Berritzeguneko zuzendaria.