Udaleko ordezkaritza batek eta hainbat eragile sozio-ekonomikok IDK enpresa bisitatu dute

Herriko ehun sozio-ekonomikoa ezagutzeko eta babesteko ekimenen esparruan, Udaleko, Oarsoaldea Garapen Agentziako eta Talka Sareko ordezkariek osatutako ordezkaritza batek IDK enpresa bisitatu zuten atzo.

Horrela, enpresa eta bere negozio eredua ezagutzeko aukera izan zuten Juanjo Sobrido gerentearen eta Andoni Zapirain bulego teknikoko arduradunaren eskutik.

IDK industriarako txartel elektroniko pertsonalizatuak diseinatu eta muntatzen dituen enpresa teknologikoa da. Hainbat sektorerentzako lan egiten dute, bai tokiko enpresentzako eta baita nazioartekoentzako ere. Sektore horietako garrantzitsuenetakoak sarbideen kontrola, trenbideak edo kontsumo elektronikoak dira.

Enpresa 1992an sortu zen Errenterian eta geroztik hazkunde handia izan du, gaur egun 92 langile direlarik.