Matxura bat dela eta, itxita dago Galtzarabordako igerilekua

• Gainerako zerbitzuek normaltasunez funtzionatzen dute

Klimatizazio sisteman izandako matxura baten ondorioz, Galtzarabordako igerilekua itxita egongo da.

Gainerako instalazioak irekita egongo dira ohiko ordutegian.

Era berean, igerilekuko jantzi- eta dutxa-zerbitzuak irekita egongo dira erabili nahi dituzten erabiltzaileentzat.

Nolanahi ere, Fanderiako Igerilekua erabiltzea gomendatzen zaie abonatuei.

Zerbitzu teknikoak matxura konpontzen ari dira dagoeneko eta igerilekua ahalik eta lehen zabalduko da berriro.