Oraindik ere zabalik da Udako Oporrak programan izena emateko epea

  • Apirilaren 11tik apirilaren 15ra bitartean, izen-emateak telematikoki egingo dira.

Aurten, Udako Oporrak programak 818 plaza eskaintzen ditu, horietatik 760 Txikiak eta Handiak programetakoak dira eta 130 Errenteabentura eta Beireko kanpamentukoak.

Orain arte, 530 familiak izena eman dute beren seme-alabak aisialdi hezitzaileko eskaintza hau osatzen duten programetan. Udalak eskerrak eman nahi dizkie familiei jarritako konfiantzagatik.

Aste honetan bukatuko da ZU! Zure Udala arreta-zerbitzuan zuzenean izena emateko epea (Herriko Plaza z/g) ordutegi honetan: astelehenetan 7:30etik 14:00etara, asteazkenetan eta ostiraletan 7:30etik 15:00etara; eta astearte eta ostegunetan 7:30etik 19:00etara. Horretarako, ezinbestekoa da hitzordua hartzea 943 449 600 eta 010 telefonoetan. Hitzordu bakoitzean pertsona bakarra sar daiteke. Izen-emate telematikoa ere egin daiteke.

Apirilaren 11tik 15era arte, gazteria.errenteria.eus webgunetik sar daitekeen aplikazioaren bidez, telematikoki soilik egin ahal izango dira izen-emateak, oraindik ere plazak dauden txanda eta lekuetan:

Txikiak programan (2016 eta 2018 bitartean jaiotako haurrentzat)

– Beraungo ludoteka. Ekainaren 24tik uztailaren 21era eskaintzen diren bi txandetan.

– Beraungo Gaztelekua. Ekainaren 24tik uztailaren 21era eskaintzen diren bi txandetan.

– Ikastetxeko ludotekan. Bigarren txandan, uztailaren 8tik 21era.

– Merkatuzarren. Bigarren txandan, uztailaren 8tik 21era.

– Markola ludotekan. Ekainaren 24tik uztailaren 21era eskaintzen diren bi txandetan.

– Agustinetako ludotekan. Ekainaren 24tik uztailaren 21era eskaintzen diren bi txandetan.

– Kaputxinoetako ludotekan. Ekainaren 24tik uztailaren 21era eskaintzen diren bi txandetan.

Handiak programan (2012 eta 2015 bitartean jaiotako haurrentzat)

– Bizarain ikastetxean. Ekainaren 24tik uztailaren 21era eskaintzen diren bi txandetan.

– Merkatuzarren. Ekainaren 24tik uztailaren 21era eskaintzen diren bi txandetan.

– Agustinetako ludotekan. Ekainaren 24tik uztailaren 21era eskaintzen diren bi txandetan.

– Markolako ikastetxean. Ekainaren 24tik uztailaren 21era eskaintzen diren bi txandetan.

– Beraungo frontoian. Ekainaren 24tik uztailaren 21era eskaintzen diren bi txandetan.

Bestalde, 2009 eta 2011 bitartean jaiotakoek Errenteabentura programan izena emateko aukera dute; 2006 eta 2008 bitartean jaiotakoek, berriz, gauza bera egin dezakete Beireko kanpamentuan, parte-hartzaileen zerrenda zozketa bidez osatuko baita.

Jarduera horiek, profesional-talde handi batek dinamizatuak, Errenteriako Udalak udalerriko haur eta gazteekin duen konpromisoari erantzuten diote, eta haurrei aukera ematen diete udan ere aisialdi hezitzailea izateko.

Ekaintza honi buruzko informazio guztia eta parte hartzeko irizpideak gazteria.errenteria.eus webgunean ikus daitezke.

Nahi izanez gero, gazteria@errenteria.eus helbidera idatzi edo 943 449 606 telefonora deitu daiteke.