Udal kirol instalazioek sustapen-kanpaina bat jarri dute abian alta ematen duten pertsonentzat

Galtzaraborda Kiroldegiko eta Fanderiako Igerilekuetako udal kirol instalazioetan sustapen kanpaina berri bat jarri dute abian, 2022 denboraldiari begira herritarrak aktibatzeko helburuarekin.

Horrela, apirilaren 13a arte (hau barne) kirol-instalazioetan alta ematen duten pertsonek honako onura hauek izango dituzte:

– % 100eko deskontua izena emateko matrikularen kostuan, bai abonu orokorraren modalitatean, bai igerilekuko abonuaren modalitatean.

– Apirila, doan.

– Entrenamendu-plan pertsonalizatua.

– Lehen 100 izen-emateek toalla bat izango dute opari.

Kanpainaren onurak eskuratzeko maiatzeko eta ekaineko kuotak ordaindu behar dira izena ematerakoan.

Argibide gehiago behar izanez gero, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran (943 449 690 telef.zk.) eta Fanderiako Udal Igerilekuko harreran (943 344 423) eta esteka honetan.