‘Zaharrak berri’ kontzertuak musikaz beteko du berriro Jesusen Bihotza egoitza

EMKE – Musika Kultura Elkarteak antolatuta, ‘Zaharrak Berri’ zikloa Gabierrotako egoitzara itzuliko da formatu txikiko musika-proposamen batekin, egoitza musikaz eta alaitasunez betez. Hitzordua apirilaren 10ean, igandean, izango da eguerdiko 12:00etan. Sarrera doakoa izango da.

Aurtengo denboraldian, ‘Zaharrak Berri’ zikloak 11 musikariz osatutako formato txikia ekarriko du jai giroan. Bizitako une gogorrak ahaztu, eta egoitza alaitasunaz betetzea dute antolatzaileek helburu. Jai-giroko kontzertu-egitaraua izango da, gure jai esanguratsuenetan zehar musikaz bidaiatzeko eta gure adinekoek gehien maite dituzten piezak gogoratzeko.