Zabalik da Madalenetako kartel lehiaketan lanak aurkezteko epea

Errenteriako Udaleko Kultura sailak XXXVI. Kartel Lehiaketa deitu du on-line, Madalenak 2022 jaietako irudia izango dena aukeratzeko.

Kartelak herriko jaiekin zerikusia izan behar du eta Herri Bizia webgunean sortutako atal berezian dagoen formularioa beteta bidali beharko dituzte proposamenak egileek, JPG formatuan.

Lanak aurkezteko epea maitzaren 13an amaituko da eta epaia ekainaren 7an jakinaraziko dute jendaurrean. Irabazleak 850 euro garbi jasoko du.

Herri saria

Herritarrek ere izango dute euren kartel gustukoenari bozka emateko aukera. Horretarako, jasotako lan guztien artetik aurretik hautatutako 50 lan (gehienez) jarriko dira ikusgai Xenpelar Etxean. Bertaratzen denak botoa emateko aukera izango du maiatzaren 30etik ekainaren 6ra. Boto gehien jasotzen duen lanaren egileak Madalenetako herri bazkarirako bi gonbidapen jasoko ditu sari gisa.