Fanderiako Errotak apirilerako eta Aste Santurako ekintzak antolatu ditu

Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea) apirilerako eta Aste Santurako jarduerak aurkeztu ditu:

  • Apirilaren 14an: erreka bazterreko landaretza ezagutzeko tailerra egingo da. Ekintza hau publiko orori zuzendua dago.
  • Apirilaren 15ean eta 17an: 10:30etatik 14:00ak arte, errota martxan ikusi eta bere historia ezagutzeko aukera izango da.
  • Apirilaren 16an: haurrak dituzten familientzat pista jolasa antolatu da, ondo pasatuz errotari eta ibai inguruari buruzko edukiak lantzeko eta goiz polit bat igarotzeko.

Jarduera guztiak doakoak izango dira, eta aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da: