Banatu dituzte korrikako Euskaparate lehiaketaren sariak

Euskara | Merkataritza 2022-04-12 | 0

Ostiralean eta larunbatean banatu zizkieten sariak Korrikako Euskaparate lehiaketaren irabazleei.

Eskualdeko sari nagusia Errenteriako “Almacenes Iztieta” dendak irabazi du. Argazkian hortxe ditugu Garazi Lopez de Etxezarreta zinegotzia, Amaia Arruti Xenpelar AEKren ordezkaria eta “Almacenes Iztieta”ko Mari Luz Nieto, Izaskun Susperregi eta Mari Jose Biain.

Errenteriako irabazlea, Begi optikaren erakusleihoa izan da eta hortxe ditugu argazkian, ezkerretik eskubira: Garazi Lopez de Etxezarreta zinegotzia, Amaia Arruti Xenpelar AEKren ordezkaria eta Begi optikako Mº Luisa Inza, Eli Urkia eta Ane Zamorano.

No comments yet.

Utzi erantzuna