Pontikako jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan

Bueltan dira Pontikako jaiak eta ostiralean izango du auzoak txupinazoa. Ondoren, publiko guztientzako ekitaldiz betetako programazioa astelehenera arte luzatuko da.

EGITARAUA:

Ostirala 22

17:30 Txupinazoa eta buruhandien irteera
18:00 Zinta lasterketa frontoian, Eurekako gazteek antolatuta
19:00 Txalaparta Neka eta Artolaren eskutik
19:30 Sardina-jana, Sardinas Norkaia-k babestuta, eta zurrakapote dastaketa
22:30 Khymaira rock metal taldearen emanaldi handia

Larunbata 23

11:00 Buruhandien irteera
11:15 Eskulanak; Eureka gazte elkarteak antolatuta
12:30 Haur jolasak; Eurekako gazteek antolatuta
16:00 Mus txapelketa, Lantxeta tabernak antolatua
16:30 Buruhandien irteera
17:00 Haurrentzako askaria
18:00 Haur-animazioa Disney pertsonaia ezagunenekin. Zatoz Mickey, Minnie eta bere lagunekin dantzatzera. Atera argazkiak haiekin! Dena Eureka gazte elkarteak antolatuta
19:30 Txistorrada handia guztientzat
23:30-04: 00 Denak dantzatzera Maiquel Calvo DJarekin

Igandea 24

11:00 Buruhandien irteera
11:30 Marrazketa lehiaketa, Ikusi-Makusik antolatuta
12:30 Apar-festa frontoian
13:00 Toka eta botea jokoak
13:15 Txalaparta tailerra guztientzat, Nekak emana
14:00 Herri bazkari handia (Auzo Elkarteko lokalean)
16:00 Tute txapelketa, Lantxeta tabernak antolatuta
17:00 Arratsaldez dantzaldia, “Buscando a nemo” inauterien aurkezpenarekin.
18:00 Dantza-erakustaldia, eta ondoren publiko guztientzako zumba, fitness eta jumping “master class”-a. Guztia Oliver Nestar dantza eskolak antolatuta
20:00 Txokolatada handia Iratxo tabernaren eskutik

Astelehena 25

11:30 Meza San Markos Pontikako patroiaren omenean
13:30 Bazkari handia jubilatuentzat
17:30 Buruhandien irteera
18:30 Adinekoentzako bingoa, Beep Informaticak babestua
20:30 Jaien agurra amaierako trakarekin