Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia egingo dute datorren ostegunean, Merkatuzarren

Apirilaren 28an, ostegunean, aurkeztuko da 2022ko Euskaraldia, Kike Amonarriz soziolinguistita, umorista eta telebista aurkezlearen eta Eriz magoaren eskutik. Hitzordua 19:00etan izango da, Merkatuzarren, eta herritarrei aurkezpen ekitaldira hurbiltzeko gonbita luzatu zaie.

Horretaz gain, Euskaraldiaren herri batzordean parte hartzeko deia egiten zaie herritarrei eta entitateei. Batzordea apirilaren 26an, asteartean, elkartuko da 19.00etan Lau Haizetararen egoitzan (Merkatuzar ondoan).