Zabalik da Orereta Ikastolako Haur Eskolan izena emateko epea

Orereta Ikastolako Haur Eskolako matrikulazio-epea irekita dago maiatzaren 6ra arte. Gainera, hezkuntza proiektuaren berri izateko aukera ere badago egunotan. Horretarako, oreretaikastola.eus webgunean hitzordua hartu beharko da.

Heziketa osatua

Haurra erdigunean jartzen duen eskaintza pedagogikoa du Orereta Ikastolak. Ume bakoitza da bere heziketa-prozesuaren protagonista, eta berak markatuko du bere erritmoa bere gaitasunaren eta garapenaren arabera.

Informazio gehiagorako, xehetasunak ezagutzeko, zalantzako argitzeko edota hitzorduak eskatzeko www.oreretaikastola.eus webgunera jo, matrikulazioa@oreretaikastola.eus helbide elektronikora idatzi edo 943 52 03 97 telefono-zenbakira deitu daiteke.