Bihar izango da Gazteen Jai Batzordearen lehendabiziko bilera

Madalenetarako gazteei zuzendutako ekintzak eurekin batera antolau nahi ditu Udalak aurten ere. Hau horrela, Gazteen Jai Batzordea abian jarriko dute gazteek herriko jaien antolaketan protagonista izateko eta gustuko ekintzak bizitzeko aukera izan dezaten.

Batzordearen lehen bilera bihar, hilak 28, izango da 18:00etan, Merkatuzarren. Interesa duten herriko 13 eta 17 urte bitarteko gazteak daude gonbidatuta hitzordu honetara.