Tai Chi saio berezia antolatu dute larunbaterako, aire librean

Apirilaren 30ean Tai Chiaren Nazioarteko Eguna ospatuko dela-eta, eskola berezi bat antolatu dute, aire librean, Fanderiako kirol instalazioetan, 10:00etatik 11:00tara.

Tai Chia mundu osoan milioika pertsonak praktikatzen duten arte martziala da; izan ere, onura handia dakarkio praktikatzen duenari, gorputz zein buru mailan, barne hartzen duen meditazioa dela-eta.

Onura horiek denbora laburrean dira begi-bistakoak, poliki eta leun egiten den ariketa izanda ere, gorputzeko gihar guztiak landu daitezke eta, gainera, indarra, malgutasuna eta oreka bezalako beste faktore batzuk ere kontuan hartzen dira.

Jarduera hau doakoa da parte hartu nahi duten guztientzat (ez da beharrezkoa Errenteriako kirol instalazioetako abonatua izatea).

Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.