2022ko Euskaraldia aurkeztu zuten atzo Errenterian

Atzo egin zuten 2022ko Euskaraldiaren aurkezpena Errenterian. Merkatuzarren bildu zirenek tarte ederra pasatu zuten. Hasteko, Eriz magoak joko bat egin zuen, ondoren, alkatearen ongietorria jaso eta gero, Kike Amonarrizek herri batzordeak izango duen garrantziaz hitz egin zuen eta bertaratutakoen grina piztu zuen. Amaitzeko, zizka-mizka batzuen inguruan tertulia piztu zen. Euskaraldia hasi da Errenterian lanean!