Donostiako Orfeoiak eta Errenteriako Musika Bandak eskainiko duten ‘Carmina Burana’ kontzerturako sarrerak, bihartik aurrera salgai

Bihar jarriko dira salgai Lekuona Fabrikako leihatilan* eta internetez https://sarrerak.errenteria.eus/ webgunean Donostiako Orfeoiak Eta Errenteriako Musika Bandak eskainiko duten “Carmina Burana” kontzerturako sarrerak.

Kontzertuak 160 kantari eta musikari baino gehiago bilduko ditu Lekuona Fabrikako agertokian. 100 kantari, 60 musikari, 2 piano -Borja Rubiños eta Arkaitz Mendoza – eta hiru bakarlari -Ana Otxoa (sopranoa), Aitor Garitano (tenorea) eta Gabriel Blanco (barítonoa)-.

Emanaldiaz ahal bezain entzule gehienek goza ahal izan dezaten, saio bikoitza eskainiko dute datozen ekainak 17 ostirala eta ekainak 18 larunbatean, 20:00etan, Lekuona Fabrikan.

*Lekuona Fabrikaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 09:00etatik 14:30era.