Oarso 2022 aldizkarirako artikuluak aurkezteko epea maiatzaren 15ean bukatuko da

Errenteriako Udalak eta Oarso aldizkariaren erredakzio batzordeak gogorarazi dute maiatzaren 15ean amaituko dela Oarso aldizkariaren 2022ko ediziorako kolaborazioak aurkezteko epea.

Aldizkari hori Madalenetarako argitaratzen da urtero eta errenteriar kultur bizitza aberatsa islatzen du, herritarren lankidetza baliotsuak bere orrien artean hartuz.

Hortaz, Oarso irekia dago parte hartzeko prest eta beren idazkiak edo lan grafikoak https://labur.eus/oarso2022arauak estekan eskuragarri dauden arauen arabera aurkeztu nahi dituzten pertsona guztientzat.

Kolaborazioak oarso@errenteria.eus posta elektronikora bidal daitezke edo ZU! Arreta zerbitzuan (herriko plaza z/g) zuzenean aurkeztu

Argibide gehiago behar izanez gero:

-Telefonoz: 943 44 96 10 (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara)

– E-mailez: oarso@errenteria.eus