Udal txistulari taldearen maiatzeko kontzertuak

Kultura 2022-05-04 | 0

Maiatzean ere igande goizak alaituko ditu udal txistulari taldeak. Hona datozen asteburuetako emanaldiak:

Maiatzaren 8an, 09:00etan: Diana Agustinetan

Gaztelutxotik 9:00tan hasita, Agustinetako auzoko kaleak alaituko dituzte Udaleko txistulariak. Ondoren, Udaletxean amaituko dute.

Honako doinu hauek izango dira entzungai:

– ‘Otaño bertsolaria’ (zortzikoa) Herri doinuak. Moldaketak, Jose Ignazio Ansorena Miner.

– Bonanza Arm; Jose Ignazio Ansorena Miner.

Maiatzaren 22an, 12:00etan: Musikasteko 50.edizioa kontzertua

Musikasteko 50.edizoan kontzertua eskainiko du Udal Txistulari Taldeak Udaletxeko arkupetan.

Honako hau izango da egitaraua:

– Agustin, Xanti eta Juan Joxe Isidro Ansorena Eleizegi.

– Lau ale berezikoak, Tomas Aragües Bernad

• Fagota: Maitane Ubegun Segurola

– Zezenaren irteera 1 eta 4, Roque Ansola Aldazabal

– Vals Nº3, Roque Ansola Aldazabal

– Alborada, Roque Ansola Aldazabal

• Kontrapasa
• Zortzikoa
• Fandango
• Arin-Arin
• Biribilketa

Maiatzaren 29an, 09:00etan: Diana Fanderia, Gabierrota eta Lartzabal auzoetan

Udaletxetik hasita, Fanderia, Gabierrota eta Lartzabal auzoetan zehar ibiliko dira Udaleko txistulariak.

Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dute.

Zortzikoak:

– Markesaren alaba, Jose Ignazio Ansorena Miner

– Zortzikoa, Kandido Albistur. Moldaketak, Jose Ignazio Ansorena Miner

No comments yet.

Utzi erantzuna