Bihar hasiko da tokiko merkataritza sustatzeko ‘Berria Zabalik’ kanpaina

Ezkerretik eskuinera: Aizpea Otaegi, alkatea; Maika Martin, Errenkoaldeko lehendakaria; Ainhoa Ibarburu, Biteri kaleko Kutxabanken bulegoko zuzendaria eta Martxelo Otamendi, Berriako zuzendaria.

Berriak ‘Berria Zabalik’ kanpaina abiatuko du Errenterian, merkatari txikien jarduna biziberritzeko. Eginahal horretan, lagun izango ditu Errenteriako Udala eta Errenkoalde.

Kanpaina bi kolpetan gauzatuko da: lehenengoan, egitasmoan parte hartu nahi duten merkatariek izena eman beharko dute horretarako prestatu den online formulario honen bidez, maiatzaren 10etik 20ra bitartean; bigarrengoan, berriz, herritarrek, aurrez izena eman duten dendetan gastua eginez, 1.000 euroko bonu baten zozketan parte hartu ahal izango dute ekainaren 6tik 14ra bitartean. Kutxabankek diruz babestuko du Errenteriako dendetan gastua egiteko 1.000 euroko bonu hori.

Bestalde, Berriak, 1.000 euro banatuko ditu kanpainan parte hartu duten saltokien artean, Berria egunkarian publizitatean erabiltzeko.