Umeentzako udako kirol ekintzetan izena emateko epea, zabalik

Errenterian, aurreko urteetan bezala, hainbat jarduera prestatu dira, UDA 2022 kanpainaren barruan, 3 urtetik gorako haurrentzat.

UDA kanpaina sustatzean helburuetako bat da eskola-ikasleei hastapen eta hobetze ikastaroak eskaintzea, kirol-jarduerak egin ditzaten eta ikasturtean zehar egindako jardueren osagarri izan daitezen. UDA kanpainak onarpen handia du, eta udaldiaren hasierarako aukera aproposa da, batez ere aste gutxi barru oporrak iristean aisialdia luzatuko zaien ikasleen kasuan.

Eskola egutegia dela eta, kanpainaren lehenengo txanda ekainaren 27an (astelehena) hasiko da.

Ekintzak

Fanderian honako ikastaro antolatu dituzte: Igeriketa, Padela eta Tenisa.
Galtzarabordan ere hainbat ikastarotan izena emateko aukera dago: Igeriketa, Kirol Kampus Kids (6-8 urte), Kirol Kampus Junior (9-12 urte), Dance Kids (6-9 urte) eta Dance Junior (10-14 urte) taldeetan.

Ekintzen egunak, ordutegiak eta prezioak eskuorri honetan ikus daitezke.

Izen-emateak

Izena emateko epea irekita dago eta plazak izen-ematearen hurrenkeraren arabera adjudikatuko dira.

Igeriketa ikastaroetan parte hartzeko derrigorrezkoa da proba bat egitea, maila zehaztu ahal izateko. Proba hori gure instalazioetako edozeinetan egin daiteke.

Era berean, bi harreretan informazioa eskuratu ahal izango da eskualdeko gainerako udaletxeetan kanpaina honetarako antolatutako kirol jardueren inguruan, baita Oarsoaldeako eskaintza bateratuaren inguruan ere. Eskaintza bateratu hori honakoek osatzen dute: piraguismoa (San Pedroko Kalparratik eta Pasai Donibanetik irteerak egongo dira), arrauna, bela, BTTa, Paddle Surf eta urpekaritza.

Informazio gehiago Fanderiako Igerilekuetako harreran (943 344 423) eta Galtzarabordako kiroldegiko harreran (943 449 690) eskura daiteke.

Informazio-eskuorria deskargatu.