Aldaketak egongo dira zirkulazioan igandean, Itzulia Women 2022 lasterketa dela eta

Itzulia Women 2022 lasterketaren hirugarren etapa Errenteriatik birritan igaroko dela eta, trafikoari buruzko hainbat neurri ezarri dira maiatzak 15erako, igandea.

Zirkulazioaren gaineko neurriak

Lartzabaleko biribilgunearen eta Galiziako biribilgunearen (Niessen) arteko Nafarroa hiribideko zatia eta azken biribilgune horren eta Lezoko biribilgunearen arteko zatia itxita egongo dira ibilgailuen zirkulazioarentzat maiatzaren 15eko 10:45tik 13:30era.

Beharrezkoak ez diren itxaronaldiak saihesteko, gidariei eskatzen zaie ordutegi horiek kontuan har ditzatela eta ordezko bideak erabil ditzatela Nafarroa hiribidera joateko, eta N-1 errepidea (saihesbidea) eta erdialdeko kaleak erabiltzea gomendatzen zaie auzoetara sartzeko.

Halaber, erdigunetik oinez ibiltzeko asmoa duten herritar guztiei eskatzen zaie kontuan har ditzatela ordutegi horiek eta arreta handiz ibil daitezela ibilbideak eragindako oinezkoentzako pasabideak zeharkatzerakoan.

Nafarroako etorbidean kaltetutako eremuan dauden garajeetan aparkatzen dutenek kasu horietan erabili ohi diren sarbideak erabili beharko dituzte.

Garraio publikoa

Lurraldebuseko E01, E02, E03 eta E27 lineetan eta U7 hiri-linean eragina izango dute trafiko-eteteek aurreikusitako ordutegietan.